Nola imajinatzen duzu Ermua 2030ean?

Egin dezagun denon artean.

Parte hartu

Ermuako Udala zenbait estrategia hausnarketa prozesuak burutu ditu azken urteotan, beti ere herriaren tamaina eta baliabideak kontuan izanda. Horren ondorioz, berrikuntzan eta garapen jasangarrian oinarritutako estrategia dezberdinak garatu ditu.

Hausnarketa prozesu horien helbura Ermuaren garapena izan da, hurrengo ezaugarriak helburu bezala izanda:

Hiri jasangarria eta bizitzeko, inbertitzeko eta lan egiteko erakargarria.

Irekia eta parte-hartzailea; hiritar guztiak libre, berdin eta integraturik sentitiaraziz.

Proiektu komun baten inguruan oinarrituriko kohesio kultura izana.

Langile profesionalez eratua, Ermuako Udalean lan egitera konprometituta.

Eraldaketa, berrikuntza eta gardentasunaren erreferente izatera bideratua.

Ermua Hiri Agenda

Ermuako Mapa Estrategikotik Ermua Hiri Agenda 2030ra

Azken estrategia hausnarketa prozesuak etorkizuneko belaunaldiekin konprometituta dagoen Mapa Estrategikoa eratzera eraman zuen. Horretarako, udalerriaren epe luzerako helburuak zehazten ziren bertan, honako hauek abiapuntutzat hartuta:

    • Udalerriaren egitekoa eta izateko arrazoia.
    • Jarduera bultzatzeko indar gisa duen ikuspegia.
    • Erakundearen antolaketa arautzen duten balioak.
    • Aurreko esparru estrategikoekiko berritasun gisa, GJHen ikuspegi.
    • Eta teknologia eta berrikuntza arrakastaren faktore kritiko nagusi bihurtzeko apustu are garrantzitsuagoa.

Mapa Estrategiko hau, berez, Udalaren gainerako dokumentu estrategikoek garatzeko erreferentzia bihurtzen zen, hala nola, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra edo Ekonomia Sustapen Integraleko Estrategia 2020-2023 (_pe3).

Aldi berean, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak ere antzeko hausnarketa prozesua garatu zuen, baina, kasu honetan, estatu mailan.  Prozesu horren emaitza: Espainiako Hiri Agendaren sorrera, dokumentu estrategiko gisa, arau-izaerarik gabe eta beraz, borondatezko atxikimendukoa. Agenda 2030, Nazio Arteko eta Europar Batasuneko Hiritar Agenda berrien kriterioekin bat eginez, hiri garapeneko politiketan iraunkortasuna lortzea du helburu.

Testuinguru honetan, Ermuako Udalak argi ikusi genuen Espainiako Hiritar Agendarekin bat egin behar genuela, Ermua Hiri Agenda 2030 sortuz.

Ermua Hiri Agenda 2030ren izaera pilotu eta berritzailea

Berrikuntzak funtsezko papera betetzen du Ermuako udalerriaren garapen integraleko estrategian.

Horren froga fidagarriena Ermuako Udalak Zientzia eta Berrikuntza Hirien Sarearen buru izatearekin lotuta dago (Red INNPULSO), tokiko politika berritzaileen definizioan eta aplikazioan aurrera egin nahi duten Udalen topagune nagusia izanda. Horrekin lotuta, Ermua Hiri Agenda lantzen hasi ginenean argi genuen berrikuntzak izango zuen garrantzia, hortaz, Ekintza Planaren garapena Berrikuntzaren Kontratazio Publikoarekin bidez egitea erabaki genuen, proiektu berritzaileak garatzeko tresna estrategiko gisa.

Horren ondorioz, Ermuan Hiri Agenda lantzeko egin dugun hausnarketa estrategiko berri honetan pausu bat aurrera egiteko gai gara berrikuntzaren arloan, eskura ditugun kontratazio publikoko gaitasunak erabiliz. Alde horretatik, gure asmoa da kontratazio publikoak, hirien hazkunde benetan adimentsua, jasangarria, integratua eta inklusiboa lortzea ahalbidetuko duen tresna den aldetik, gure Hiri Agenda eta hari lotutako Ekintza Plana osatuko duten proiektuen garapena lortzeko erabili nahi dugu.

Horrela, Ermuak hiri mailako hausnarketa estrategiko prozesuetan erreferente gisa kokatzen jarraitzeko asmoa dugu, kasu honetan, Hiri Agendaren metodologia eta Berrikuntza Kontratazio Publikoaren tresna aldi berean lan egitearen bitartez.

Proiektuaren faseak

Diagnostikoa

Hiri Agenda gauzatzeko Ekintza Plana egiteko, hirian eragina duten politika, plan, programa eta ekintzek planteatzen dituzten erronka nagusiak identifikatu eta aztertzen dituen egoera-diagnostikoa landu behar da.

Testuinguru honetan, diagnostikoa bereziki baliagarria da, Ermuako egoeraren azterketa objektiboa eskaintzen du eta, hirigintza-garapenaren arlo ezberdinen gakoak identifikatuz, baita hiri ereduaren jasangarritasuna arriskuan jar dezaketen arazo nagusiak ere (aldaketa demografikoetatik mugikortasunera, hiri-metabolismoa eta gobernantza giak kontuan hartuz ere, besteak beste).

Diagnostikoaren helburu nagusia Ermuko hiri-garapenean eragina duten aldagai ezberdinei buruz dauden datuak biltzea eta aztertzea da, alderdi positiboak baloratuz, garapen-aukera nagusiak identifikatuz eta antzemandako ahuleziak eta arazoak onartuz, betiere Espainiako Hiri Agendaren 10 helburu estrategikoen egitura kontuan izanda.

DOKUMENTU OSOA

Berrikuntza erronken identifikazioa – Eskaera Goiztiarraren Mapa

Eskari Goiztiarraren Mapa bat toki-mailako erronka-zerrenda moduko lehen hurbilketa bat da, Berrikuntzaren Kontratazio Publikoaren tresna erronka horiei erantzuteko ekar litzakeen aukeretara gidatuta.

Tresna honek, egun merkatuan dauden irtenbideek asetzen ez dituzten behar publikoak identifikatzeko bereiztasuna du. Behar horiek administrazio publikoa eta sektore pribatuaren arteko harremanak eskaintzen dituen konponbide berritzaileen bidez konpondu daitezke, merkatuan aurkitu ezin direnak.

Ermuko 2030 Hiri Agendak Berrikuntzaren Kontratazio Publikoaren tresnarekin duen lotura berezia kontuan hartuta eta diagnostikoan aurkitutako konklusio nagusiak erabiliz, Ermuko Udalak aurkezten dituen erronka eta lan-ildo nagusiak deskribatu dira Berrikuntzaren Kontratazio Publikoaren bidez landu daitezkeenak, eta, horrela, 2030erako Ermuako Eskari Goiztiarraren Mapari forma eman zaio.

 

Esparru Estrategikoa

Ermua Hiri Agenda 2030ren Esparru Estrategiko hau Ermuak bere Agenda prestatzeko prozesuaren esparruan garatutako hasierako diagnostikoarekin bat etorriz Ermuak aurkezten dituen erronka nagusien erantzuna da. Bertan, analisi-eremu bakoitzak diagnostiko estrategiko bat sortu du, Ermua Hiri Agenda 2030 barneko lantaldeek elkarrekin eraikitako DAFO moduan, diagnostiko estrategiko horien ondorioak Esparru Estrategiko honen abiapuntua izanik.

Bestalde, lehen azaldu bezala, Esparru Estrategiko hau ez da hutsetik sortu. Aitzitik, dagoeneko bi mailatan garatutako hausnarketa lanaz baliatzen da:

  • Estatu mailan, Hiri Agenda eraikitzeko prozesuan bertan, lehen mailako 10 helburu (estrategiko) zehazten ditu, 30 helburu zehatzetan banatuta eta oro har hiri guztietan aplikagarriak diren jarduera-ildo sorta ere. 
  • Lekuko mailan, duela urte Ermuko Udalak garatutako Mapa Estrategikoan oinarritzen da.

Ondorioz, jarraian aurkezten dugun Ermuko Hiri Agenda 2030ren Esparru Estrategiko honek lekuko mailan jarduteko lehentasunak zehazten ditu, Espainiako Hiri Agendaren hausnarketa-eskemaren eta logikaren arabera.

Ekintza plana

Laster

 

Ebaluazio eta jarraipen eredua

Laster 

 

Azken albisteak

Ez dira emaitzarik aurkitu

Eskatu duzun orria ezin izan da aurkitu. Saiatu bilaketa hobetzen edo erabili goiko nabigazioa argitalpena aurkitzeko.

Espainiako Hiri Agenda

Hiri Agenda 2030 Agendaren eta garapen jasangarriaren helburuen (GJH) bidez nazioarteko mailan hartutako konpromisoak hiri mailara moldatzen da, Nazio Batuen Hiri Agenda Berria (2016ko Quitoko Adierazpena), Europako Hiri Agenda (2016ko Amsterdameko Ituna) eta 2015eko Pariseko Klimaren Goi Bileran garatutako alderdiarekin bat eginez.

Espainiako Hiri Agenda 2019an onartu zuen Espainiako Gobernuak, eta GHIak betetzeko oinarrizko politiketako bat da. Diagnostiko orokor bat eta jarraibide argiak ezartzen ditu, Estatu espainoleko hiri-politikak hiri-mailako 10 helburu estrategikoren bidez bideratzeko. Eta, batez ere, hiri-politiken ikuspegi estrategiko eta integral baten beharra nabarmentzen du, baita esku-hartze mekanismoak eguneratzea ere.

Espainiako Hiri Agendak lortu nahi dituen helburu estrategikoak hauek dira:

Helburu
Estrategikoa 1

Lurraldea antolatu eta lurra zentzuz erabili, kontserbatu eta babestu.

Helburu
Estrategikoa 2

Hiri-hedapena saihestu eta hiria indartu.

Helburu
Estrategikoa 3

Klima-aldaketaren eraginak aurreikusi eta murriztu eta erresilientzia hobetu.

Helburu
Estrategikoa 4

Baliabideen kudeaketa jasangarria egin eta ekonomia zirkularra sustatu.

Helburu
Estrategikoa 5

Hurbiltasuna eta mugikortasun iraunkorra sustatu.

Helburu
Estrategikoa 6

Gizarte kohesioa sustatu eta ekitatea lortu.

Helburu
Estrategikoa 7

Hiri Ekonomia sustatu eta landu.

Helburu
Estrategikoa 8

Etxebizitzarako sarbidea bermatu.

Helburu
Estrategikoa 9

Berrikuntza digitala zuzendu eta bultzatu.

Helburu
Estrategikoa 10

Parte-hartze eta gobernantza tresnak hobetu.

Finantziazioa

NEXT Generation EU

NextGenerationEU suspertze-plan bat baino gehiago da: aukera paregabea da pandemiatik indartuta ateratzeko, gure ekonomiak eta gizarteak eraldatzeko eta guztiontzat funtzionatuko duen Europa bat diseinatzeko.

2020ko uztailaren 21ean, Europako Kontseiluak 750.000 milioi euroko salbuespenezko superraldi tresna bat adostu zuen. Susperraldi Funtsak Europar erantzun koordinatua bermatzen du Estatu kideekin, pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko.

Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa

Susperraldi Funtsa Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoa (SEM) oinarrituta dago. 672.500 mila milioi euroz hornituta dago, horietatik 360.000 milioi euro kredituetara bideratuak dira eta 312.500 milioi euro itzulezinak diren transferentzietara.

Helburu nagusia estatu kideetako inbertsioei eta erreformei laguntzea da, susperraldi iraunkor eta erresiliente bat lortzeko, EBren lehentasun berdeak eta digitalak sustatuz.

Pin It on Pinterest